2017
Urt
23

Zirtaka!

Garai erabakigarriak bizi ditugu. Kapitala edo bizitza, prekarietatea edo duintasuna, patriarkatua edo feminismoa, gutxiengo pribilegiatuaren diktadura edo herritarron agintea, bankokrazia edo demokrazia, dependentzia edo burujabetza. Horra hor euskal herritarrok eta gazteok bizi dugun bidegurutzea. Sekula baino iruzur handiagoa jasaten ari garen honetan, sekula baino baldintza hobeak ditugu horri aurre egin eta gure nahi eta beharrei erantzungo dien estatu eta herri eredua eraikitzeko. Horretarako, galdera eta erronka berriei egokitutako erantzun berriak ematea dagokigu, geure buruak eta egiteko erak berrasmatuz.Horren lekuko dira Ezker Abertzaleak azken hilabeteotan aurrera eraman dituen Abian eztabaida estrategikoa eta Sorturen birfundazio prozesua. Irakurri

2017
Urt
23

[Argipena] Kantauri ponentzia

Inurritegi prozesurako – Ernairen II. Kongresurako – eztabaidagai aurkeztu den Kantauri ponentziari erantzuna ematera aldera lehenik honen inguruko irakurketa politikoa plazaratuko dugu, ostean kongresu prozesuaren irizpideak gogora ekarriz. Irakurri

2017
Urt
17

Eguneroko borrokan eraikitzen dugu Inurritegia

Abian da Ernai Gazte Antolakundearen II. Kongresu Prozesua. Gazte Antolakundea sortu genuenetik 4 urte pasa diren honetan, momentuak eskatzen dituen eztabaida, hausnarketa eta erabakiak hartzeko aurrera eramango duguna. Irakurri